22. Zakel Zaltoan ere kale izendegia mintzagai

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2018ko api. 15a, 12:20

Kro, kro! Zakel Zaltotako 22. saio honen hasieran, Aste Santuko oporrei ohiko errepasoa eman diegu. Ondoren, azken aldian ohikoa den legez, kaleen izenez mintzatzen jarraitu dugu: Diego Umansoro, Floreaga, Zuazola, Intsausti, Ipintza eta Iraurgi izan dira aipaturiko batzuk. Bestalde, azkena aldian, askotan galdetu digute irratiz noiz emititzen den, galdera horren erantzuna honakoa da: asteartetan 19etan eta ostiraletan 12etan 94.2FMan Azkoiti inguruan. Hori bai, beti azken saioa errepikatzen da. Kro, kro!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide