21. Zakel Zaltue: abizenen jatorria eta bi Bizentak

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2018ko mar. 15a, 14:48

Zakel Zaltotako 21. saio honetan, hasieran entzuleen galderei erantzunez abizenen jatorria izan da mintzagai. Horretaz gain, kale izendegiarekin jarraitu dugu, B hizkiaz hasten diren izenak dituzten kaleez hitz eginez. Azken zalto honetan, besteak beste, Bizenta Juaristi eta Bizenta Mogelek zer ekarpen egin zituzten jakin ahalko duzue.

 

Irudian, Bizenta Juaristik Boliviako La Paz-en dagoen Juaristi Eguino plazan duen eskultura ikusten da. Eskultura 1975ko abenduaren 11n inaguratu zen, brontzez egina dago, bi metro neurtzen ditu eta tonelada bateko pisua du. Plaza horretan, Bizentak Simon Bolivarri arrera egin zion eta eskulturan Bolivarri emaniko urrezko giltza eta erramu koroa ageri dira. Kro, kro!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide