14. Zakel Zaltue: XVII. mendean barrena I

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2017ko mai. 17a, 15:02

Zakel Zaltuk irratsaioko azken saltoan, Tximista, Mamo eta Jaunek XVII.mendeko kontuez hitz egin dute. Herriko azkeneko berri eta gertaeren inguruan jardun ostean, XVII.mendeko Azkoitiko testuinguru sozial, kultural, politiko eta erlijiosoa... izan dute hizpide Azkoitiko Matadeiko Kontrako Eztarriko estudioetan, 94.2 FM-n.

 

XVII.mendeari buruzko lehenengo saio orokor baina kritikoa izan da, ondoren etorriko denaren erakusle. Guztia, nola ez, umore eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide