Kale izendegiak hizpide, 6. Zakel Zaltuen

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2016ko urr. 5a, 12:30

Denboraldi berria ere hasi dugu! Zakel Zaltuk irratsaioko seigarren saltoan, Tximista, Mamo eta Jaunek, Azkoitiko XV eta XVI. mendeetako testuingurura egin dute jauzia. Hari kronologikoari jarraitu diote eta 1456ko azken erronkaren ondorengo bake egoeratik sortzen hasi zen kale izendegia aztertu dute. Karkabak, Barbakanak, harresiak, ateak, alameda, bulebarra, kaleen jatorria eta garapena.... eta herri zaharreko (gaur egungo Plaza berria) biztanleen egunerokotasuna.

 

Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Garbi geratu da kale izendegiak bat, bi eta hiru saiotarako ere emango duela. Kro, Kro!!

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide