4. Zakel Zaltue: "Miranda de Iraurgire"

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2016ko mai. 9a, 16:02

Zakel Zaltuk irratsaioko laugarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek Azkoitiko herriaren sorreran testuingurura egingo dute jauzia. Hari kronologikoari jarraituko diote eta 1324ko sorrera agiritik abiatuz, herriko sorreraren lehen urteak aztertuko dituzte. Nafarroako erresumako kostaldearen konkistaren (1200) ondorengo testuinguru geoestrategikoa, Bandoen gerrak eta Azkoitiko herri zaharraren (gaur egungo Plaza berria) egunerokotasuna aztertuko dira.

Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!



Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide