Munoandira salto egin dute Azkoitiko historiari buruzko irratsaio berrian

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2016ko ots. 8a, 21:19

Kontrako Eztarriko estudioetan ekoitzitako "Zakel Zaltuk" irratsaioaren lehenengo zakel aurkezpen zaltun, Historiaurre edota Protohistoriara salto egingo dugu. Munoaundiko aztarnategian oinarrituz, herriko eta bailarako bizimoduak ikertuko ditugu. Azkoitiko historia jorratuko duen irratsaio berri horri hasiera emateko, Xabier "Mamo" Arenaza, "Jaun" Bautista Mendizabal eta Ekaitz "Tximista" Etxezarreta zakel historialarizaleak batu gara.

 

Munoaundiko aztarnategian oinarrituz, herriko eta bailarako bizimoduak ikertuko ditugu aurreneko irratsaio horretan. Horrekin batera, Azkoitiko historia orokorreko zalto-gakoetako batzuen inguruan ere jardungo dugu, nostalgia historizistaz bustitako desbario emozional baten eskutik. Umorea eta historia, azkoitiarron lehenengo errelato historiko mastikatua.

Irratsaioa asteartetan 19:00etan eta ostiraletan 12:00etan emitituko da Kontrako Eztarriko seinalean (94.2FM), 3 astetik behin zalto berri bat emateko asmotan.

Lehen zaltotik, argi gelditu da dena ez dakigula; baina bai jakiteko gogoz gaudela. Iñork ba al daki azkottiarroi zergatik hots egiten diguten zakelak? Iruzkinak eskertuko ditugu. Facebooken ere bagaude, eta nahi duenak han iruzkindu dezala.

Kro, kro!

 

Lehen zakel zaltoan aipatzen dugun bezala, orain dela bi urte Kontrako Eztarrixen Juan Ramon Alberdik Sonia San Jose arkeologo eta Munoaundiko indusketen arduradunari elkarrizketa egin zion. Hemen duzue audioa.

Kro, kro!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide