XVII. Azpeitiko San Silbestre proba

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2017ko urr. 22a, 17:11
Urtero legez, eta 17. urtez jarraian, Azpeitiko kaleetan zehar San Silbestrea izango dugu aurten ere. Azpeitiko plazatik hasi eta bertan bukatuko dira probak. Urteari amaiera modu bikainean emateko aukera izango dugu denok, era berean, jaia eta kirola uztartuz.
Aurten bi lasterketa izango ditugu:

LASTERKETA IREKIA: 11:30
Lasterketa irekiak ez du sailkapenik izango, ez eta izen ematerik. Inklusioaren aldeko korrika saioa izango da, eta aukera bikaina iruditzen zaigu, besteak beste, haurrek beren gurasoekin parte hartzeko, korrika inoiz egin ez duen jendea une batez hortan aritzeko eta inklusioaren aldeko aldarri honetan norbere aletxoa jartzeko. 600 metroko jai bat izatea nahi dugu, denok elkarrekin korrika eginez gozatzeko Azpeitiko alde zaharreko kaleetan barrena.

LASTERKETA HERRIKOIA: 12:00
 
6,2km dituen proba izango da. Zirkuito bati bi bira eman behar zaizkio lasterketa osoa egiteko. Izen ematea www.kirolprobak.com web-orrian bidez egin ahal da; izan ere, jada eman daiteke izena bertan. Sailkapena lehiatuko dutenetatik harago, gure nahia da jendeak kirola eginez agurtzea urtea. Horretarako, iruditzen zaigu egin beharreko distatzia egokia dela. Bestalde, blog honetan bertan aurkitu ditzakezue, nahiz eta inoiz korrikarik ez egin, lasterketa hau prestatzeko balio dezaketen entrenamenduak, loturan.

Hau izango da ibilbidea:


DORTSALAK ETA TXIPA

Txipa dortsalean izango duzue; beraz, ez duzue arduratu beharrik txiparekin. Dortsalak lasterketa egunean banatuko dira, 10:30tan hasi eta proba hasi baino orduerdi lehenago arte. Aurten aurreneko aldiz, abenduak 30 larunbata, dortsalak jasotzeko aukera izango da Berdura Plazan. Aurten 900 dortsal izango ditugu, ez da aurreneko aldia izango dortsalak agortzen direna; ondorioz, ez egon azken unera arte izena emateko zain.

DUTXAK ETA KONSIGNAK

Dutxak Izarraitz pilotalekuan izango dira, irteera gunetik 100 metrora. Arropak uzteko aukera ere bertan izango duzue.

IZEN EMATEAK

Aurten ere izen emateak soilik web honen bidez egin ahalko dira: www.kirolprobak.com. Hain zuzen ere, 9€ ordainduta.

Haurrak 2004tik aurrera jaiotakoak badira, Lasterketa Irekian har dezakete parte; Aldiz, hortik atzerakoek gainerakoekin batera irten ahalko dute Lasterketa Herrikoian.

SARIAK ETA ZOZKETAK

Urteroko modura, maila desberdinetako irabazleentzat sariak banatuko ditugu eta zozketa ugari egingo ditugu. Gure nahia inor etxera esku hutsik ez joatea da!

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide