Jone Zabaleta zazpigarren Espainiako jubenil mailako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2015ko uzt. 2a, 22:28

Joan den asteburuan jokatu zuen Jon Zabaletak pistako Espainiako txapelketa Ciudad Realen, eta zazpigarren postu bikain batekin itzuli da etxera.

 

Azkoitiar korrikalaria Ciudad Realeko lurretan izan genuen, bertan Espainiako Jubenil Txapelketa ospatu baitzen. Jone Zabaletak bi probetan zuen gutxieneko denbora lortua, 800 eta 1500 metrotan, 1.500 metrotan aritzea erabaki zuen ordea, berak beti nahiago izan baitu, seguruago sentitzen delako proba luzeagoetan. 700 gaztetik gora elkartu ziren Ciudad Realen, horietatik 35 gipuzkoarrak.

Urte guztian egindako lana eta esfortzua, lasterketa bakar batean erakustea tokatzen zitzaion Joneri, nerbio eta ilusio guztiarekin saiatu zen larunbateko semifinalean, finalerako txartela eskuratzen eta baita lortu ere, lasterketa estu baten ostean, bere serieko bosgarren postua lortzearekin batera, igandeko finalean parte hartzeko aukera lortu zuen. Hori zen bere helburuetako bat, finalera iristea.

Igandean ospatu zen final handia, disfrutatzea eta sufritzea tokatzen zitzaion oraingoan, azkenean, 4:51:03ko denborarekin Espainiako 7. sailkatzea lortu zuen, oso gustura geratu zen bere postuarekin kontuan hartuta atletismoaz aparte gimnasia erritmikoan ere aritzen dela.  Nahiz eta bero izugarria egin zuen Ciudad Realen, 40 gradutik gorakoa, hango eguraldia ez du aitzakia bezala jarri nahi, bere aurkarientzat ere tenperatura bera baitzegoen, nahiz eta Joneri Euskal Herriko lurretan ohituta egonda zaila egin zitzaion hango eguraldiraa ohitzea.

Beste behin, bere entrenatzaile eta taldekideei eskerrak eman nahi dizkie Jonek, beraien laguntza eta animoak ezinbestekoak direlako berarentzat.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide