Bertsoa

Odol emaileak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Aldalur Mujika 2020ko aza. 5a, 16:32

Xabier Aldalur Erniarraitz bertsozale elkarteko kideak urriko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Odol emaileak'.

Gaia: odol emaileak

Doinua: Aizak hi mutil mainontzi.

 

Lana eginez serio

hamaika boluntario

debaldekoak urrean pare

ez al du balio

Beraz ze erremedio

logika hutsa dedio

Sobran duenak falta dunari

eman behar dio.

 

Nere inbitazioa

onartzea desioa

haundia bada ziztada horren

preokupazioa

Bizitzaren lekzioa

bihurtzen da akzioa

Haundiago izango baita

satisfazioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide