Sare sozialak

Erabiltzailearen aurpegia

Xabier Aldalur Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bertsolariak ekaineko aldizkarirako egindako bertsoak: 'Sare sozialak'.

 

GAIA: Sare sozialak

DOINUA: Gure munduko bizimodua

 

Gaur egunean informazio

gehiegi doa sarera

Sarri bi aldiz pentsatu gabe

klik egin eta aurrera

Behartzen gaitu urrezkoa den

denbora asko galtzera

Urte gutxitan ez ote doa

dena zuritik beltzera

Teknologia aurrera doa

eta mundua atzera

 

Oporretara joan ezkero

behar nautenez ikusi

Argazki on bat atera eta

igo gabe ezin utzi

Ba al dakigu zer eta nori

nahi diogun erakutsi

Argi ibili beharra dago

muga hori ez dadin hautsi

Saretik asko izan dezake

eta sozialetik gutxi

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide