Xabier Munibe Ikastolaren maiatzaren 13ko ekitaldirako sarrerak plazan eskuratu ahal izango dira bihar

Xabier Munibe ikastola, parrokiako kanpandorretik.

Xabier Munibe Ikastolaren 50. urteurrenaren Azkoitiko Ikastolaren historia txikia hara! ikuskizuna ikusteko sarrerak bihar herriko plazan eskuratu ahalko dira fisikoki. 

Xabier Munibe Ikastolak maiatzaren 13an herriko plazan egingo duen 50. urteurreneko Azkoitiko Ikastolaren historia txikia hara! ikuskizuna ikusteko sarrera beharrezkoa izango da. Hain justu, bihar, zapatua, herriko plazan eskuratu ahalko dira horiek fisikoki. Online bidez saltzen jarritako sarrerak agortu ostean, bihar, larunbata, fisikoki eskuratu ahalko dira sarrerak.

Sarreren salmenta egiteko, adinaren araberako ordutegia ezarri du ikastolak. 11:00etatik 11:30era, 60 urtetik gorakoek eta eserleku irisgarriak behar dituztenek hartu ahal izango dituzte sarrerak. 11:30etik 12:00etara, 50 urtetik gorakoek, eta 12:00etatik 12:30era gainerako herritarrek. Sarrerak eskuratu ahal izateko, beharrezkoa izango da NA erakustea. Pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera har ditzake.

Plazarako sarbideak 21:15ean irekiko dituzte maiatzaren 13an, eta 21:45ean itxi. Ordu tarte horretarako plazan sartu ez denak, sarrera galduko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide