Xabier Munibe Ikastolak Rina Cabeza I. Ipuin-Olerki Lehiaketa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI 2021ko mar. 19a, 08:46

Partaidetza libreko lehiaketa izango da, eta LH3 eta LH6 bitarteko ikasleek parte hartu ahal izango dute.

Maiatzaren 17an ospatzen da LGTBIQ+ eguna, eta horren harira Xabier Munibe Ikastolak Rina Cabeza I. Ipuin-Olerki Lehiaketa antolatu du. 'LGTBIQ+, guztiok eskubide berdinak, guztioi errespetu berdina' izango da lehiaketan parte hartzeko gaia.

Partaidetza librea izango da eta bi kategoria egongo dira: A kategoria, LH3 eta LH4 mailako ikasleentzat eta B kategoria, LH5 eta LH6 mailakoentzat. Lanak entregatzeko azken eguna maiatzaren 3a izango da, eta sari banaketa maiatzaren 17an egingo du ikastolak.

Irakurri ondo oinarriak eta animatu parte hartzera!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide