Santa eskean aritu dira Xabier Munibe Ikastolako ikasleak

Santa Ageda bezpera gogotsu ospatu dute Xabier Munibe Ikastolako haur eta gaztetxoek. 

Santa eskea egin dute gaur, asteartea, Xabier Munibe Ikastolako neska-mutilek. Arratsaldean, ikastolako atarian elkartu dira HHko eta LHko ikasleak, Santa Ageda bezpera ospatu dute etxekoen aurrean. Ohitura zaharrari jarraituz, erruz astindu dituzte makilak koplak abesterakoan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide