Euskararen Eguna ospatuko dugu Xabier Munibe Ikastolan

Abenduaren 3an, gure zaindaria den Xabierko Frantziskoren eguna eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu.

Goizean, LH1etik LH6. maila arteko ikasleak eta irakasleak herriko kaleetan zehar ibiliko dira abesten. Arratsaldean, berriz, bi emanaldi izango dira Ikastolako haurrentzat. HHko eta LHko lehen eta bigarren mailako ikasleek, Ekain Txouren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute HHko aretoan, 15:30ean. LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailakoek 'Oker' filma ikusiko dute, Baztartxon. 16:30ak aldera, Udaberri Guraso Elkarteak prestatutako txokolatada egingo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide