Joxemari Carrere ipuin kontalariaren bisita

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI 2017ko urt. 17a, 10:13
Joxemari Carrere ipuin kontalariaren bisita Xabier Munibe ikastolan.
"Euskara gure etorria" izeneko zikloaren baitan, atzo, astelehena, Joxemari Carrere ipuin kontalariaren bisita izan zuten Xabier Munibeko DBHko lehen mailako ikasleek. Ipuin saio atsegina izan zuten "Nork dio beldurra?" lemapean. Bertan sormen iturriak azaldu zizkien, nondik abia zitezkeen ipuiak asmatzerakoan eta abar azalduz. Esaterako, nola asmatu istorioak albisteetatik abiatuz erakutsi zien. Azkenik, beldur saileko ipuin ahaztezin batekin amaitu zuen saioa.
 
Saioa borobila izan zen. Carrere antzerki mundutik dator, eta trebezia horiek argi erakutsi zituen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide