Santa Ageda, Xabier Munibe Ikastolan

Argazkia: Hitza.eus

Neguko festak modu apalean ospatzen dira , gizaki eta naturaren arteko harremanei lotuak askotan,  kultur arrasto horien berri ematen diegu gure ikasleei, herriaren lehenaren eta orainaren parte direlako.Euskal Herri osoan, mendeetan zehar jasotako  arrasto horiek gaur egungo festetan ikus daitezke eta  lekuan lekuko ondarea jasotzea premiazko lana da, gizarteari eredu baliagarriak eta irakaskuntzarako erreferentzia egokiak eskaintzeko.

Eguberriaren osteko  hainbat ospakizunen berri ematean, eta lekuan lekuko ondarea jasotzean, hor dugu otsailaren 2koa Azkoitian , Kandelaria eguna Xabier Munibe Peñaflorida kondearen “Irten ezazu” abestiarekin, aurreko urtean jaiotako haurrak elizan aurkezteko eguna, bere garaian Amabirjinak eta San Josek bere semearekin egin zuten bezala .San Blas otsailaren 3an, garai batean herrian apaizak ibiltzen ziren azokan janariak bedeinkatzen baita San Blas opilak eta ogiak ere.

Horrela otsailaren 5era iristen gara Santa Ageda egunera, Euskal Herri osoan dago hedatuta ospakizun hau, nahiz bezperan burutu koplatan aritzeko ohitura.

Lanketa honen ondorioz ,aurten ere Xabier Munibe Ikastolaren ikasle, irakasle eta gurasoek, ohitura zaharrak jarraitzeko asmoz, makilak eskuan harturik koplak kantatuko dituzte.

DBHko taldeek, goizetik eguerdira arte ibilbide polita egingo dute: lehenbizi parrokian eliztarrei 2016 urteko kopla berriak abestuko dizkiete. Ondoren Kale Nagusia, azoka, epaitegia, Plaza Ondoko taberna,dendak eta udala bisitatuko dituzte, eguerdian Xabier Munibe ikastolaren  txikienei ( haur hezkuntzakoei)eta  gurasoei.Baita  HHko ikasleei ere, DBHkoekin batera saio bikain bat izango dute,  txikitatik gure ohitura zaharretan murgiltzen joan daitezen.Jarraian San Jose egoitzako bisitarekin bukatuko dugu.

HH eta LHko ikasle eta irakasleek, arratsaldeko 16:30ean Ikastolako jolaslekuan makila eskuan betiko koplak eta berriak kantatuko dituzte. Koplari, bertso eskolako ikasleak izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide