Ikasleen erakusketa ikusgai

Aurtengo ikasturteari bukaera emateko, ikasleek egindako eskulanen erakusketa dago ikusgai Etxe-Beltzen eta Torre Zurin. Datorren ostiral eta zapatuan irekiko dute berriz, bi urtetik behin antolatzen duten erakusketa.

DBH 2, 3 eta 4. mailako ikasleen eskulanak Torre Zurin daude ikusgai, eta beste adin guztietako ikasleen lanak, berriz, Etxe Beltzen. Honako hau da lanak ikusteko ordutegia: ekainaren 12an, 18:00etatik 20:00etara, eta 13an, 12:00etatik 14:00etara.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide