Bertso eskolaren urteurrena eta bertso paper lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI 2015ko mai. 26a, 18:29
Argazkian: Bertso paper lehiaketako epaimahaia.

Xabier Munibe ikastolako bertso eskolaren 28.urteurrena ospatuko dute aurten, bertso paper lehiaketaren XXIV. edizioan. Ekitaldia Baztartxon izango da maiatzaren 29an eguerdiko 12:30ean.

 

Xabier Munibe Ikastolako Udaberri-Indarlan Guraso Elkarteak antolatu du jaialdia, Azkoitiko Udalaren babesarekin. Bestalde, bertso paper lehiaketako epaimahaikideak honako hauek izan dira: Agustin Arrieta, Xanti Izagirre eta Jokin Uranga bertsolariak eta Idoia Alberdi guraso elkarteko kidea.

Guztira, 64 bertso sorta aurkeztu dituzte ikasleek, eta sarituak honako hauek izan dira:

B mailan DBH: 1. eta 2. mailako ikasleak

1.saria: Gaia: SAHARARA BIDAIA: Aner Perezentzat (Zarautz).

2.saria: Gaia. MINBIZIA: Oihana Aranarentzat (Eskoriatza).

3.saria Gaia: POBREZIA MUNDUAN: Joanes Errasti, Jokin Errazu eta Abdelilah Locifentzat (Azkoitia).

4.saria Gaia: OPORRAK: Jakes Iraeta Luken Arellano eta Joanes Arriolarentzat (Azkoitia).

 

A mailan  DBH 3. eta 4. mailako ikasleak

1.saria: Gaia: DENETIK EZEREZERA: Ane Beloki (Legazpia).

2.saria: Gaia: GAZTE ZORO: Ane Odriozola eta Ainhoa Sorazu (Azkoitia).

3.saria. Gaia: AZKOITIKO FESTAK: Garazi Etxaniz ( Azkoitia).

4.saria: Gaia: EUSKARA: Alaitz Larrañaga eta Hajar Loucif (Azkoitia).

 

Sari hauetaz gain, azkoitiarren artean beste sari berezia eman ohi da, eta haren irabazlea Nagore Orbea izan da berdintasun gaieren inguruan egingako bertsoengatik. 

Maiatzaren 29ko saioa amaitzeko, Jose Luis Gorrotxategi eta Eneritz Artetxe bertsolariek bertso saioa eskainiko dute. 

Herritarrok, eta kanpotarrok etor zaitezte jaialdi honetara!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide