Ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik Xabier Munibe haur eskolan

2015–2016 ikasturterako matrikulazioa irekita dago. Irailetik azarora bitartean (biak barne) hasi nahi duten haurrek, maiatzean matrikulatu beharko dute. Matrikula epea, maiatzaren 4tik 14ra (biak barne) izango da. Haurra matrikulatzeko jaiota egotea beharrezkoa da, eta ikasturtea hasteko gutxienez hamasei aste izan behar ditu.

Apirilaren 27tik aurrera jaiotakoek maiatzaren 13tik aurrera izena eman dezakete haurreskolan, eta behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira. Bestalde, ekainaren 30etik aurrera haurreskolan entregatzen diren jaioberrien izenemateak behin betiko zerrendak publikatu ostean (uztailak 10) kudeatuko dira, betiere dagokion adin tartean plaza librerik balego.

Besterik gabe, matrikulako inprimakiak jasotzeko edota edozein informaziorako, Auzmendi bidean gaude, edota 943 08 07 37 telefonoan. Matrikula egiteko ordutegia, berriz, goizeko 8:30etik 13:30era izango da.

Haurreskolako hezkuntza eskaintza: 

Xabier Munibe haurreskolak zortzi gela ditu, eta 0-2 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. 0-1 urteko gela zortzi haurrek osatzen dute, eta 1-2 urteko gela hamahiru haurrek. Bakoitzak bi hezitzaileren laguntza izaten du.

Haurreskola goizeko 7:30etik arratsaldeko 18:30era arte egoten da zabalik, eta bertan bazkaltzeko bi aukera daude: etxetik termo bidez ekartzea edota katering zerbitzua erabiltzea. 

Gure haurreskola hezitzailea da, haurren oinarrizko beharrak asetzeaz gain, txiki-txikitatik beste hainbat arlo lantzen baitira: sozializazioa, balore eta arau ezberdinen barneratzea, autonomia, oreka emozionala, komunikazioa eta abar. Material aberats zein ezberdinen bidez, haurreskolan haurren garapen kognitibo eta psikologikoa lantzen dugu. Izan ere, pertsona bakoitzaren izakera haurtzarotik garatzen hasten da.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide