Ikastolako hainbat ikasle Errezilgo San Martin eskolara joango dira gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI 2015ko api. 29a, 09:47

Gaur goizeko 11:30ean Xabier Munibe ikastolako ikasleak, DBH 1. mailakoak " Gu ere bertsolari" programakoak eta musika lantzen taldekoak, LHko "bertso eskolako" kideekin, batera, NOLEGA (Euskararen Normalkuntza Legearen Garapena) proiektuan murgildurik, Errezilgo San Martin eskolara joango dira, urtero bezala. 

Bertan, egitarau atsegin bat eskeintzen diete ikasleei, bertsoak eta euskal dantzak eta kantuekin. Ekintza horretan Azpeitiko Urola ikastolakoak ere parte hartzen dute, horrela urtean behin azkoitiarrak, azpeitiarrak eta errezildarrak elkartzen dira. Ixabel Jauregi bertso eskolako arduradunak azaldu du halako ekintzen bitartez, urtean zehar landutako uzta jasotzen dutela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide