Txoria nuen maite

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2021ko mai. 17a, 08:00
Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Txoria nuen maite'.

Euskaraz ikasi eta euskarazko hedabideetan lan egiteko aukera izan duen lehen belaunaldiko kide naiz. Oso argi izan dugu bi lorpenak ere gure guraso eta aitona-amonen ahaleginaren ondorio direla, korronte gogorrei egin behar izan zaiela aurre guk euskaraz ikasi eta lan egin genezan. Euskarazko hedabideak abian jarri ondorengo urteetan sartu ginenok jakitun ginen eman zitzaigun aukera apartaren garrantziaz, hizkuntzak berebiziko munta zuen gure jardunbidean. Euskaraz lan egiteaz haragoko zerbait zen; horrekin estuki loturik zihoan euskaraz bizitzeko hautu kontzientea, ikus-entzuleak euskaraz informatu eta gozatzeko betebeharra, euskarari unibertso oso eta aberats bat eskaintzeko ahalegina. Hizkuntzak ardazten gintuen.

Pandemiak pilotalekuetatik lekutu eta erredakzioan lan egitera behartu gintuenean, beste errealitate batekin egin nuen topo. Neure adintsuko beharginak, hasierako sukar hark harrapatutako lankide batzuk barne, beste ardatz batean biraka sumatu nituen. Euskarak laneko hizkuntza izaten jarraitzen du haientzat lokuzio-hizkuntza, zehatzago esanda, baina ez lankideen artekoa. Solas labur xeheek zein elkarrizketa luze sakonek erdara dute bizkarrezur. Logika etsigarri horrek narama haien etxeko hizkuntza-politika zein izango den ondorioztatzera.

Noticias de Gipuzkoa egunkarirako idatzitako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide