Doanaren duintasuna

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2021ko api. 19a, 13:13

Xabier Euzkitzek Noticias de Gipuzkoa egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: Doanaren duintasuna.

Literatura genuen hizpide, idazleen bizimodua, ofizioa bera, norberaren bilakaera. Joxean Agirrek ttak bota zuen: "Ez zait gustatzen erretiratzen den jendea". Entzuleek barre egin zuten, neuk ere bai. Denok harrapatu genuen nori zuzendutako gezia zen. Izan ere, bertsolariak ezinak erretiratu izan ditu ia beti, salbuespen bakanen bat salbu. Beti esan izan ziguten Basarrik gazterik utzi zituela plazak, eta hirurogehitaka urte zituen! Asteon Unda izeneko mutiko gazte, lerden, kirolari eta lehiakor batek uko egin dio El Conquistador del Caribe saioan jarraitzeari. Lotu edo konpondu gabe utzitako familia-afera batek aztoratzen zituen haren gauak, buruak ez zion gorputzari segitzen, eta lehia betean erretiratu zen. Biharamunean beste kargu-uzte batek eman zidan zer pentsa. Apenas gurean oihartzun handirik izan duen, munta aise handiagokoa izanik ere: Rudolf Anschober jaunak, Austriako Osasun ministroak, ardura ofizial orori uko egin dio, nekearen nekez.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide