Biba zuek!

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2021ko api. 12a, 08:33

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Biba zuek!'.

Zenbat kontratu eta onarpen-agiri sinatu ote ditugu letra txikia irakurri gabe. Hainbat testu horretarakoxe erredaktatuta egoten dira, gainera; lerroburuaz liluratu, letra txiki amaigabe eta irakurtezinez zorabiarazi, eta tartean... ttak, ziria. "Frantziako Asanblea Nazionalak hizkuntza gutxituen irakaskuntza bermatuko duen legea onartu du". Bozkariotan lehertzeko modukoa dirudi lehen irakurrian. Egiari eta historiari zor, ez dugu estatu zentralista horren agintzez fidatzeko ziorik. Batere ez baino gutxiago. Hein handian, haren jokabideen erruz dira hain gutxituak, hain ahulak, hain itoak gaskoiera, bretoiera, katalana, euskara eta beste hainbat hizkuntza. Aurrekari historikoon laino itsutan, ezin mentura gaitezke Iparraldeko berezko gure bi hizkuntzen – euskararen eta gaskoieraren– etorkizuna oso argitsua eta koloretsua izango dela uste izatera. Ametsentzat ez dago aurrez zapuztutakoen oroimena baino galga astunagorik. Eta halere, horiek guztiak egiak izanik ere, berri zinez pozgarria eta historikoa begitantzen zait. Aurrerantzean orain arte ez bezalako lege-babesa izango dute hizkuntza gutxituek funtsezko alor batean, euskarazko irakaskuntzak beste oinarri eta hedadura bat hartuko du.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide