Egiaren zirrikituak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2021ko mar. 29a, 08:00

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Egiaren zirrikituak'.

Amaitu da filma. Txaloak. Txalo zaparradarik ez, baina txaloak. Esker onezkoak agian. Izan ere, on/txar sailkapenaz harago, Non dago Mikel? beharrezko filma da. Gogoa ilun eta gorputza nahasita uzten du, baina ezinbesteko dokumentala da. Ezinbesteko kontakizun bat ezinbestean argitu beharreko krimen bati buruz. Mikel Zabaltzaren hilketa ez du inork bere gain hartu; sasoi betean atxilotu eta hilik entregatu zutenen istorioak "baliozkoa" izaten segitzen du.

Ion Arretxeren kontakizuna erdiragarria da, lazgarria, izugarria. Guztiz sinesgarria dela esatea gutxiegi esatea da; ezinezkoa da ez sinestea. Kolpeak, plastikozko poltsa buruan, ito-pasarak bainuontzian, tortura-gelen deskribapena, torturatzaileengan sentiberatasun izpirik ez sumatzea... dena da errealismoz betea. Mikelen amaren lekukotasunak ere gaitzeko indarra du. Bare bezain tinko uka-tzen du semea etakidea zela, patxadaz baina adorez galdatzen egia. Halakorik erdietsi gabe hil zen, baita Ion Arretxe bera eta Mikelen neskalagun Idoia Aierbe ere.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide