Oroimenaren mapan

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2021ko mar. 22a, 09:26

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Oroimenaren mapan'.

Gure herriko gatazka higuingarriak utzi dizkigun orbainen artean, bada begitartea alaitzen digun oroitzapenik ere. Loiolako Karmelo Etxegarai ikastolak gu izan gintuen batxilergoko lehen promozioa. Garai bortitzak ziren, bortxa handikoak. Azpeitiko Institutuan eta Azkoitiko Lanbide Eskolan noiznahi egiten zituzten grebak. Halako batean geure ikastolan asanblada deitu zuten, greba deialdia egiteko. Bi etakide hil ziren, prestatzen ari ziren lehergailuak eztanda eginik. Han joan ginen, 15-16 urteko hainbat nerabe, gure lehen asanbladara. Bi lagun hasi ziren hizketan, bat neure lagun mina. Beste norbaitek prestatutako testu bat eraman zuten, ondoren aitortu zigutenez. Ideia eta jarrera batzuetara erabat lerraturiko testua zen.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide