Ez ulertzeko hizkuntza

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2021ko ots. 8a, 08:06

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Ez ulertzeko hizkuntza'.

Txiki orok nahi izaten du bere historiatxoa handitu, distiratu eta loriatsu agerrarazi. Irabazle eta boteretsuen kontakizuna nagusitzen da, ordea, ia salbuespenik gabe. Winston Churchillek Historia garaileek idazten dute esaldia sonatu egin aurretik ere ondo zekiten hori edozein gatazkatan galtzaile izan zirenek. Borrokaren parte garrantzitsua baita ondorengo belaunaldiei transmitituko zaiena; entziklopedia fisiko, digital eta mentaletan idatzita geratuko dena. Geure ñimiñoan, nolabaiteko harrotasuna eragiten zigun Bigarren Mundu Gerran AEBek erabili zituzten hizkuntza kodetuen artean ­hedadura urriko izateak zemaien dohaina euskara zegoela jakiteak, edo sinesteak. Azken ikerketek gezurtatutako kontuak izan arren, egiak ez diezagula urguilurik apaldu.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide