Ondo ari ote gara?

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko abe. 21a, 08:02

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarian argitaratutako iritzi artikulua: 'Ondo ari ote gara?'

Ikasi eskolan, hezi etxean. Ardura eta zama guztiak eskolaren gain utzi nahi dituzten gurasoei maiz gogorarazten zaien esaldia. Maisu-maistrak irakasteko prestatuta egoten dira, horretarako ikasita. Gurasook ez dugu ordu erdiko ikastaro baten derrigortasunik. Nahi beste presta gaitezke, baina inork ez gaitu behartzen. Eta ez da erraza besapean eskulibururik gabe jaiotzen diren haurroi hezibide egokia ematea, are gutxiago ematen ari zatzaizkiena egokia delako ziurtasunik izatea: ondo ari ote gara? Gauzak oraindik gehiago zailtzen ditu orbainez eta zauriz beteriko haur bat hezi beharrak.

Esate baterako: mugikorra zein adinetan erosi? Horixe aita-ama askoren arteko zalantza eta gatazketako bat. Gelakide ia guztiek baldin badaukate, erabat isolaturik geratuko da gaixoa. Nola jakingo du larunbat arratsaldean noiz eta non den kuadrillako hitzordua? Nola galdegingo dizkie etxeko lanei buruz dituzkeen dudak? Mugikorra erostea da errazena, erabilera eta zaintza dira gaitzak.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide