Alferrikako mina eta eutsi ezina

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko abe. 14a, 08:00

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Alferrikako mina eta eutsi ezina'.

Xabier Amuritzak alferrikako mina saihesten saiatu zela esan zuen Enaz, banaz liburu ederraren aurkezpenean. Han aipatzen zituen pertsonak Eskiulatik Berangora bitartekoak ziren. Aurpegi bakarreko gizon baten hautu etiko zintzoa izan zen hura, baina baita bizikidetza ez eragozteko bide praktiko eta ulergarria ere. Errazagoa da nazioarteko kirol izarrak edo politikariak larrutzea zure hurrengo saioan gai-jartzaile, antolatzaile edo entzule izango duzuna kritikatzea baino. Are gehiago eremu ideologiko berekoa bada. Neure bizipenei esker dakit behinola gurutze beltza jarri zizunarengandik iruzkin positibo bat entzutea bezain zaila dela estimutan zaituztenen kritikak jasotzea. Lehenbizikoak min egiten du, bigarrenak kalte. Azken egunotako pilota emankizunetan trenputxartuta etxeratu naiz, zenbait euskaldunen arteko erdarazko solasak ilunduta. Mugikorra gori-gori jarri didate erabat dezepzionaturiko hainbat ikusle eta lagunek. Sabinaren Lo niego todo kanta zoragarria etorri zitzaidan gogora: "he defraudado a todos, empezando por mí". Zenbat jenderi huts egin ote dio gutariko bakoitzak, zenbati nik neuk! Norberak nahi duen hizkuntza erabiltzeko eskubidea du, baina bi aste lehenagoko bideoetan –enpresen joeretan bai, han izan da onerako aldaketa– ahobizi izango zirela esan zigutenak erdaraz entzuteak hainbat zimendu dardarazi ditu.

Noticias de Gipuzkoa egunkarirako idatzitako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide