Nora ez

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko aza. 9a, 11:46
Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzek Noticias de Gipuzkoa egunkarian idatzitako artikulua: Nora ez

Ostiralean Ataungo ostatu batean egin genuen afari-merienda. Geroxeago konexio bat egitekoak ginen Biba Zuek! saioan, eta aurrez hura ikustea komeni zitzaigun. Une hartan jantokian inor ez zegoenez, geuk hartu genuen telebistaren agintea. Ez genuen berehalakoan aurkitu ETBren lehen katea! Hori herri eta taberna guztiz euskaldun batean. Euskararen komunitateak, hein handian bederen, galdu egin du Euskal Telebistarekin zuen konexioa. Leku askotan sintonizaturiko lehen katea izateari utzi dio, beste batzuetan sintonizatuta egoteari. Gutariko bakoitzak egin beharko genuke horri buruzko gogoeta, bai ildo estrategikoan ardurak dituztenek eta bai bestelako lan eta mailetan dihardugun beharginok. Gaitz da norabidean asmatzea ziabogak eta helmuga non dauden jakin gabe. Euskal Telebistaren sorrerako asmo eta xedeak arras lausotu zaizkigu. Bada saio ederrik –esate baterako, azken asteotan euskarazko fikzioaz gozatzen ari naiz, aspaldiko partez–, baina bai gabezia itzelak ere. Eta, batez ere, noraez sentsazio etsigarri bat, erdal katearen baliabide eta joerek areagotua.

Asteon ETB2ko lehiaketa bateko galderez eta tonuaz asaldaturiko txiolari baten mezua irakurri nuen. Erdarazko kanta baten zatitxo bat jarri zuten, eta sei aukera eskaini: Tamara, Andrés Pajares, Ylenia, Bertín Osborne, Leticia Sabater eta La Terremoto de Alcorcón. Lehiakideak –euskalduna zen– zalantza izpirik gabe ebatzi zuen: hori badakit, Andrés Pajares!

Jarraitu irakurtzen Noticias de Gipuzkoaren orrialdean

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide