Besterik ez huen merezi!

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko urr. 5a, 12:58
Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Besterik ez huen merezi!'.

Betidanik erakutsi izan digute inori ez zaiola gaizkirik opa behar. Nola disimula, ordea, zenbaiten irristadek aurpegian marrazten diguten irri murritza? Duela lau urte, AEBko lehendakaritzarako lehian, Hillary Clintonez trufaka aritu zen Trump, hautagai demokratari pneumoniak eragindako ahuleriaren kariaz. Han ikusi genuen mitin batean, jo batera eta jo bestera, bizkarra konkortuta eta are lelo-aurpegi handiagoa jarrita, Hillaryren gaitza baliatzen aurkaria karikaturizatzeko.

Donald bera da karikatura hutsa, mundu mailako lider batek izan behar lukeenaren alderantzizko eredua. Ez begirunerik, ez adimen emozionalik, ez enpatiarik, ez deus. Ezdeus. Etsigarria bezain ulergaitza da gisa horretako jendea, eskasa eta eskrupulurik gabea, gezurra puzkarra bezala botatzen duena, horrelako arduretara heltzen dela ikustea.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide