Ahantziak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko ira. 14a, 07:52

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Ahantziak'.

Astero zerbaiti buruz idatzi beharrak beti adi eta erne egotera behartzen gaitu, zeri punta aterako. Hiru hilabeteko etenak arreta-maila lasaitzen du hein batean, pixka bat deskonektatzea komeni da gainera, baina ez da zaila tarte horretan gehien astindu nauten sentipenetan murgiltzea.

Tragedia asko ditugu inguruan. Oso gertukoa da Lesbosekoa, bai denboraz, bai geografikoki eta bai gertatzen ari den horretan daukagun erantzukizunagatik. Infernuak sua behar du albiste izan dadin. Bost urte igaro dira, hau ez da pandemiaren ondorio, baina jada lerroburuetatik baztertuak genituen, alfonbrapera bildutako hautsa bezala. Garrek dena kixkali ondoren, lesbostarrek Moria kanpalekuko sarrerak itxi zituzten. Ez gure ongizaterik lohitu. Eta han daude milaka lagun, egurats gorrian. Laster eramango ditu denborak berriz lerroburuen alfonbrapera. Gaitzeko inarrosaldiak eragin dizkit egunez egun "gaur 20 urte" jazotakoen zerrendak.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide