Besteren mina

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko eka. 29a, 12:21
Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarian argitaratutako iritzi artikulua: 'Besteren mina'. 

Aktualitateak berehala uzten dio aktualitate izateari. Aholkulariak horrelaxe irudikatzen ditut eskandalu batek astindutako agintariaren aurrean: "Ez kezkatu, presidente jauna, egun gutxi barru inor ez da honetaz oroitu ere egingo, beste eskandaluren batek hartuko dio gaina, eta saiatuko gara gure aurkari politikoena izan dadin." Demokraziaren zimenduak astintzen dituzten eskandaluak, zorionez, itzuli egiten dira. Asteon GALen sorrerako garaiez gogoratu naiz ostera, nola bizi izan nuen neuk, nola nire inguruak.

X jaunaren agindupean sortutako talde terroristak Ramon Oñederra Kattu azkoitiarra hil zuen. Huraxe izan zuen, gainera, bere gain hartutako lehen hilketa. Ramonen gurasoek gure ezkaratzetik hamar metrora zuten denda, plaza berean haziak ginen. Hura zaharxeagoa izan arren, asko ibiliak elkarrekin. Ihes eginda zegoela bagenekien, baina ez zitzaigun iruditzen erantzukizun handirik izan behar zuenik. Katturen hilketa gaitzeko astindua izan zen. Orduan Lekarozen ari nintzen ikasten.

Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide