Mugen gainetik

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko eka. 22a, 09:10

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarian argitaratutako iritzi artikulua: 'Mugen gainetik'.

Jada ireki dute muga, dagoeneko ez da eragozpenik Beratik Sarara joateko. Itxialdiak, aurrez mila gertakarik, legek edo ñabardurak bezala, Hendaiatik baino gertuago sentiarazi gaitu Sevillatik. Zer esanik ez Laredotik. Bai, Kantabrian euskaldun askok dute bigarren etxea, baina askoz gehiagok lehenengoa Lapurdin, Nafarroa Beherean edo Zuberoan. Ustez herri kontzientziarik errotuena duten politikarien ahotan, zazpi gabe bat ez garela argi duten hedabideen uhin eta lerroetan ere, irristadak zenbaezinak izan dira. Herri gisa, bizkarrezurra herniaz josia dugu. Gutariko bakoitzaren buru herdoilduetan muga txarrantxa-hesi garai eta zaurigarri bat izan dadin lortu dute.

Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide