Munduko pilotaririk onena

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko mai. 4a, 09:03
Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarian idatzitako iritzi artikulua: 'Munduko pilotaririk onena'.

Zuzeneko pilota partidarik ez-eta, hemeroteka eta bideoteketan murgiltzea beste erremediorik ez dugun honetan, erdi ahantzirik geneuzkan partida eta istorioak freska-tzeko aukera eta denbora dugu. Askok entzun ere ez zenuten egingo Porteño izenordea, baina munduko pilotaririk onena izatera iritsi zen. Argentinan sortu zen Joxe Goñi, 1872an uste denez. Erabateko ziurtasunik ez dago, ez baitzuen jaiotza-agiririk. Gurasoak Nafarroatik joandako migranteak zituen. Ume-umetatik aritu zen pilotan, eta artean nerabe zela hasi zen pilotari helduekin indarrak neurtzen. Argentinan ez ezik, Uruguain ere oso ezaguna izan zen, eta Europaraino iritsi zen haren sona. Hemengo enpresari batek gonbidaturik, Euskal Herrira ere etorri zen. Beste pertsona baten izenarekin. Jaiotza-agiririk ez zuenez, tranpatan etorri behar izan zuen lehen aldi hartan. 1897an jokatu zuen lehen partida Donapaleun.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide