Zama

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko api. 20a, 09:47
Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzek Noticias de Gipuzkoa egunkarian idatzi duen iritzi artikulua: 'Zama'.

Hiru lagun estimatu ditut zaharren egoitzetan lanean. Hirurak dira samurtasun eta balio handiko pertsonak, hirurek maite dute euren lana, hirurak ari dira erabat indar-husten. Bata eguneko zentro batean aritzen da eskuarki. Pandemiak bortxaturik, beste egoitza batean ere laguntzen ari da orain. Bigarren horretako aitona-amonak ezezagunak zituen orain arte. Ezezagunen konfiantza pixkanaka irabazi behar izaten da. Oraingoan, ordea, izuak jota, egoera normaletan ez bezala bilatzen dute bere begirada, arreta. Isolaturik, bisitarik jasotzeko aukerarik gabe, xomorroaren biktima izateko duten arriskuaren jakitun, arnasa behar dute. Hiru lagunetako bigarrena leher eginda dago. Ohikoa baino askoz lan handiagoa eskatzen dio pandemiaren kudeaketak, sekula ez bezalako presioaren pean dihardu. Halere, pozik daude, oraindik ez baita inor kutsatu euren egoitzan, ez langilerik eta ez egoiliarrik. Hirugarren lagunari deitzen ere ez gara ausartzen. Xomorroa indar betean sartu zi-tzaien, hainbesteko profesionaltasun eta goxotasunez zaindu dituzten aitona-amonak hiltzen ari zaizkie. Ahal duten dena eta gehiago egiten ari dira, baina ezin dute egoera kontrolatu.

Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide