Intsentsu usaina

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko ots. 3a, 08:37
Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzek Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua: 'Intsentsu usaina'.

Gure hurrengo belaunaldia bertsotan hasi den honetan, ezin sinetsizko aldaketa izan da kantagaietan eta horiei heltzeko arrazoibideetan. Neu hasiberri nintzeneko gai bat dut gogoan: "A ze kiratsa dagoen, bakarren batek jaregin dio." Lazkao Txikik honako hau bota zuen:

"Hau Amuritzak botako zuen

intsentsu usaia du ta".

Intsentsu usaineko artikulua dakart neuk ere. Mezatan gozatu egiten dut. Zergatik ez ote naiz maizago joaten orduan? Kontraesanez beteriko izakiak gara. Loa ere biziki maite dut, baina beti kosta izan zait goiz lotaratzea. Mezatako kontuez ari nintzen. Mezaren errituak eta mezuek, apaiz bakanen bat salbu, ez diote apateko ekarpenik egiten nire espiritualitateari, baina gaur egun meza da kantatzeko aukera ematen duen gune bakarretakoa. Horregatik maite dut mezatara joatea.

Xabier Euzkitzek Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide