Kuartelean txistuka

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko urt. 20a, 15:00

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Kuartelean txistuka'.

"guardia zibil bat etorri da. Udalekuko arduradunak gaur arratsaldean kuartelera joan behar omen du". Bernedoko udalekuko begiralea nintzela helarazi ziguten ohartarazpen hori. Ordurako urte batzuk baneramatzan, neu izango nintzen zaharrentsuena, eta neuk joan behar izan nuen, beldur pixka bat ematen zuen baina. Kargu gorenarengana eraman ninduten. "O sea que es usted el responsable de la colonia de los vasquitos", esan zidan. Haurren batek, igerilekurako bidean, harri-koskorren bat jaurti zuen, nonbait, kuarteleko teilatura. "No es nada grave, pero es para pedirle que intenten controlarles". Abegi onez hartu eta agurtu ninduen. Bitxia da, bernedotarrek ere los vasquitos deitzen ziguten orduan. Gaur egun zazpi zinegotzitatik sei euskal alderdi abertzaleetakoak dira.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide