Benetan miresten ditudanak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko abe. 16a, 08:34
Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Benetan miresten ditudanak'.

Miresten dut norbere zorionaz harago doana;bere bizitza sortu edo aberastu dutenez ardura-tzeko gai dena;guraso, senide, seme-alaba edo biloben artaz kezkatzeko gauza dena;miresten dut ingurukoen bizia aberasten saiatzen den oro.

Gurasoek ernaldu gintuzten. Zaindu eta hezi ere bai gehienok. Gehien behar izan dugunean muxuak eta besarkadak eman dizkigute, munduan beste inor baino garrantzitsuagoak garela sentiarazi. Fardelak aldatu edo jaten ematea baino funts handiagoko gauzak egin dituzte gugatik. Eta egunen batean geuk aldatu beharko dizkiegu fardelak, geuk orraztu, geuk paseatu. Eta pentsatuko dugu ez garela ezer berezirik egiten ari, ez behintzat gizalegez dagokigunaz haragoko ezer. Eta egingo bagenu, gaitz erdi. Nola ez arduratu munduratu gintuztenez? Nola ez zaindu aitona-amonak? Nola ez itzuli eman zigutenaren zatitxo ñimiño bat? Nola ez maitatu neba-arrebak, seme-alabak, ilobak, gure odol bereko direnak?

Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide