Tristeak gu

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko abe. 2a, 09:08
Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzek aste honetan idatzitako iritzi artikulua: 'Tristeak gu'.

Badira baliabide handiak alferrik galtzen dituztenak, beti horrela izango dela pentsatu eta lanerako ematen zaizkion erraztasun eta sosei aparteko baliorik ematen ez diotenak. “Zero bat sobratzen zait” pentsatu omen zuen Jesús Callejak Espainiako Cuatro kateak lehen kontratua eta aurrekontua mahai gainean jarri zizkionean. Aurrez gorriak ikusita zegoen. Izan ere, badira gutxirekin asko egiten ohitutakoak, saio bakoitzean biziraupen ariketa bat egiten dutenak, euro eta bitarteko bakoitza ondo zukututa. Alde ederrak badira kate nagusi beraren seme-alaben artean ere.

Astearte gauean Ur Handitan ikusi nuen ETB1en. Lantalde orekatua, aldi oroz dena ematen duena, ongi hautaturiko gai eta solaskideak, produkzio lan ona, egoki landutako gidoia, hitz egiten beste entzuten dakien aurkezlea... Astero sartzen dira ur handitan, eta beti bizirik irteten, ito-pasada handi samarrak ere hartuko dituzte baina. ETB1 guretxoari duintasunez eusten dioten saioetako bat.

Noticias de Gipuzkoa egunkarian idatzitako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide