Minean irri

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko aza. 25a, 09:11
Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Minean irri'

hirugarren urtez egin zuten atzo Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan Aspanogi elkartearen aldeko zesta punta jaialdia. Goazen telesaileko lau aktore-dantzarik eta Txurru dj ezagunak girotutako ikuskizunean, Egiguren-Lopez bikote indartsua lehen kinielan kanporatuta geratu zen. Azken partidatxo erabakigarrian hutsaren faltan izan ziren Olharan eta Minvielle, baina Goikoetxeak eta Urtasunek eskuratu zuten garaipena, kintze bakar batez. Haur minbizidunen familiek ere azken tantora arte lehian jarraitzeko borondate eta erabakitasuna erakusten dute. Hil edo biziko borrokan diharduen txikia ahalik eta gehien babestu, lehia mozorrotu jolasa balitz bezala bizi dezan, estimulatu, irri eginarazi, goxatu, arnasa eman... Edozein huskeriak gaitu trenputxartzen, ez dugu belarriko edo hagineko minik behar izaten, sabeleko nahiez txiki bat aski. Ahulak eta kexatiak izaki. Geure ahuldadetik are miresgarriagoa begitantzen zaigu lurrean ia ageri ez-eta gaitz madarikatu horri begietara begiratu eta, burua goian, bizitzari lapa bezala erantsita eusten dioten haurren kuraia. Eta familiena.

Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide