Mundu bat libertateari

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko urr. 21a, 09:35
Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Mundu bat libertateari'

Gure artean beste konturik ez den honetan, mundu zabaleko hainbat hedabide garrantzitsuk ere jaso dute Kataluniako epaiaren oihartzuna, batzuek lehen orrialdean. Ezarritako zigorren latzaz eta krisi politikoaren larriaz bat datoz denak. Oro har, gertakarien muinera jotzeko ahalegina sumatzen zaie, Espainiakoei ez bezala. Haiei sugarretara soilik joaten zaizkie begiak, ez dago muinera jotzeko ahaleginik, auziaren erro politikoan azpimarra egin dezakeen oro dute ezabatzen.

Valladoliden egon nintzen soldadu. Egon. Alfer-alferrik. Kuarteletik hirira joandakoan, askotan galdegin ziguten: “¿Qué idioma habláis?” Hasieran euskaraz ari ginela erantzuten genien. Gerora, ordea, begirada eta arrazoi txarrez nazkaturik, gezurra esaten hasi ginen: somos holandeses, agregados de la OTAN. Han ez dute gure identitate arazorik, baina guk Fachadolid deitzen genion hiri hartan ere badira herrien eta norbanakoen askatasuna euren erosotasun identitarioaren gainetik jartzen dutenak. Ostiral gauean 500 bat lagun bildu ziren, Valladolid Derecho a Decidir elkartearen deialdiari erantzunez: “Hacemos un llamamiento a que se produzca el mayor empoderamiento democrático y solidario del pueblo de Valladolid. No podemos respetar lo que no respeta a la democracia, lo que no respeta al pueblo e incluso lo que no respeta el más elemental concepto de Justicia. Pres@s polític@s ¡libertad! Decidir no es delito”. Egun berean beste ehunka batzuk elkarretaratu ziren Valentzian, Alacanten, Castellón, Gandian, Granadan, Oviedon…

NOTICIAS DE GIPUZKOAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide