Itzalaren itzala, ezereza bera

Erabiltzailearen aurpegia

Xabier Euzkitzeren aste honetako artikulua: 'Itzalaren itzala, ezereza bera'. Irakurri:

 

Adimena omen da ondoen banaturiko dohaina, denok aski dugula uste izaten dugu. Jakintza edo ezagutzari dagokionez, izango da jakin beharreko guztia dakiela uste duenik. Normalean zokormazotik segapotora bitarteko jendea. Baina gizakiak beti izan du jakinmina, ezezagun gertatzen zaizkion alorrak edireteko irrika. Txirrinta hori adierazten du asteon Donostian izan den Passion for Knowledge jardunaldiak ere: ezagutzarekiko pasioa. Nazioarteko eta bertoko adituak aritu dira hartaz eta huntaz; dakigunaz, dakigula uste dugunaz eta jakin nahi genukeenaz.

Aste berean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak hutsaren hurrengo jo du euskara Nafarroan. Xabier Leteren hitzak erabilita, “itzalaren itzala, ezereza bera”. You know, my friend. English is the fucking best. Ingelesarekin noranahi joan zaitezke. Eska ezazu a bottle of wine Estafeta kalean sanferminetan, eta ttak, botilardoa eskura. Eta alemana? Nork ez du Europako ekonomia nagusiaren hizkuntza mintzo Luzaiden? Es scheint mir, dass es in diesem Jahr nicht viele Tauben geben wird.

NOTICIAS DE GIPUZKOAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide