Joxan

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko ira. 30a, 15:00
Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako artikulua: 'Joxan'. Irakurri:

atzo amaitu zituen Jokin Errastik pilota emankizunetako aditu lanak, eta gaur izango du azkena Joxan Tolosak. Biak ere komentarista bikainak. Amezketarrak 24 urte iragan ditu zeregin horietan. Ez zitzaidan sekula burutik pasa ere egin irratiz lehenik eta telebistaz ondoren guk emaniko hainbat partidatan protagonista izan zen hura aditu gisa ari zitekeenik gerora. Pilota utzi ondoren, Mikel Olazabalek aipatu zidan aukera, orduan ETBko kiroletako buru zenak. Oso ideia ona iruditzen zitzaidala erantzun nion, baina ez nuela uste baiezkoa emango zigunik. Zorionez, erratu egin nintzen. Pilotak garai nahasiak bizi zituen, eta ETBk ere bai. Euskal telebista publikoa eskuzko profesional mailako partidak emateko aukerarik gabe geratua zen, eta guk elkarrekin egindako lehen emankizunak afizionatu mailako pilotarienak izan ziren. Handik pixka batera burutu zuen ETBk hain eztabaidatua izan zen jokaldia, Aspe enpresa sortu berriarekin. Geroxeago Asegarcerekin ere hitzarmena lortu zuen, eta azken urteetan exklusibitatean dihardu. Epe luze horretan guztian, Joxan Tolosaren ekarpena oso garrantzitsua izan da gure emanaldietan.

NOTICIAS DE GIPUZKOAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide