Hitsetik hitza

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko ira. 9a, 08:00

Xabier Euzkitzeren aste honetako artikulua: 'Hitsetik hitza'. Irakurri:

Ferdinand Aire Xalbador bertsolariari buruzko argazki erakusketa dago ikusgai Zarauzko Photomuseumen. Horren barnean, Eneko Dorronsorok urepeldarraz eginiko dokumentala eman zuten ostiral arratsaldean: Xalbador, izana eta izena. Ferdinanden sorlekua eta ingurua azaltzen dira irudietan, baita haren artzain etxola ere. Pentsa liteke sormena lantzeko leku ezin aproposagoa dela: mendi ederrak, txorien kantua, kirkilen hotsa, ardien marraka… Ez dakit, baina, hainbeste gauza on sortzeko modurik izango zuen Xalbadorrek bere barne hits eta trumoitsuaren bitartez izan ezik.

Iñaki Eizmendi Basarri zenaren brontzezko irudia estakuru, Bertsoaren harrialiburuaz eta han irundako hariari tiraka aritu da asteon Zarautzen Koldo Izagirre. Basarriren bizitzaz, pentsakeraz eta lanaz mintzatu zen, besteak beste. Eta errezildarraren bertso sorta bat aipatu zuen, non aitortzen baitu ezin zoriontsuagoa dela. Berez zoriontsu izateko baldintzarik eskaintzen ez zuen egoeran sortutako bertso-sorta batean dio hori, Aritxulegin frankistek esklabu zeukatela. Gatibu egonik ere, naturak gozamen eta atsegin betea zemaion, inolaz ere.

NOTICIAS DE GIPUZKOAn argitaratutako iritzia. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide