Barrunbeak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko eka. 17a, 08:04
Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Barrunbeak'.

agintaldi-aldaketa bakoitzean talka bat gertatzen da, bataren amaieraren eta bestearen hasieraren artekoa, askorentzat mudantza handiak dakartzana. Batzuen aukerak, besteen ezinak. Batzuk iritsi, besteek iraun. Azken multzo bat ere bada: badoazenena. Euren borondatez batzuk, lekurik gabe geratu direlako besteak. Hauteskundeetan galerak izan dituzten alderdietan izaten dira, batez ere, horrelako kasuak. Edo emaitza txarrak izan ez arren agintetik kanpo gelditu direnetan. Horietako batzuk gertutik ikusi ditudan honetan, askoren etsipenak eta bakarren baten malkoek eman didate atentzioa. Ez dira kexatzen lekurik gabe geratu izanaz, inork begietara begira esan ez izanaz baizik. Politikaren barrunbeetan frustrazio pertsonal asko dago.

NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide