Gure mapa

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko eka. 3a, 06:27

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Gure mapa'.

hauteskundeak norgehiagoka dira, eta abertzaleen arteko indar-korrelazioa ere neurtzen dute. Hilabetean lau erakundetarako bozketak eginik, argi geratu da hegemoniak EAJren esku jarraitzen duela. Sanchez efektuak sozialisten emaitzetan izan duen eragin zirkunstantzialaz harago, indar abertzaleak dira hazten ari diren bakarrak. Baita EH Bildu ere, nahiz eta lehentasunezkotzat jotako aginte-eremu nagusietan lehen indar izaterik lortu ez. Edozein gisaz, oinarri sozial handi eta leiala duela berretsi du, eta Podemosen sorrera-ostean ihesi joandako boto asko berreskuratu. Udal mailako aginte hedadurarik handieneko alderdia da, hauteskundeen mapan begiratzea aski da hori egiaztatzeko, nahiz eta ez gauza bera izan Donostia edo Ataun koloreztatzea, hedadura bertsua izanik ere.

NOTICIAS DE GIPUZKOAn argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide