Deserri

Erabiltzailearen aurpegia

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Deserri'

ez nator bat hauteskunde-kanpainek ezer onik ez dutela diotenekin. Bada niri izugarri gustatzen zaidan une bat: bukatzen direnekoa. Politikazale izanik, tartekoarekin ere atseginik hartu ohi dut inoiz, baina ez da herenegun amaitu zenaren kasua. Espainian ordezkaritzarik handiena duten alderdien zerrenda-buruen kanpaina -liderrena idazten hasi naiz, baina ez dut hitz hori hainbeste lorrindu nahi- oso kaxkarra iruditu zait, bereziki eskasa, partikularki lardatsa. Proposamen sozialik, azalpen programatikorik… apenas izan den. Elkar lokatzez zipriztintzen saiatu dira nagusiki, besteen balizko gobernu-itunez eta hauteskunde osteko bidelagunez aritu dira etengabe. Norbere gustuko hitzarmenez mintzatzea baino interesgarriagoa begitandu zaie besteenak lotsagarri uztea.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide