Gorrotozko txioak

Erabiltzailearen aurpegia

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Gorrotozko txioak'

aEBtako Pennsylvania estatuko unibertsitateak Twitter bidez hedatutako mezu-moduaren eta biztanleen bihotz-osasunaren arteko lotura egin zuen duela lau urte. 1.347 konderritako bizilagunen 148 milioi txioren eduki linguistikoa aztertu zuten. Alde batetik mezu positiboak transmititzen dituzten hitzak eta lokuzioak bilatu zituzten: lagunak, bikain, adostu, maite zaitut, elkar gaitezen… Beste aldetik, eduki emozional negatiboak: gorroto zaitut, izorra hadi, hilko ahal haiz, putakumea… Era bateko eta besteko mezuak geografikoki kokatu zituzten. Mezu positiboak nagusitzen ziren guneak berdez nabarmendu zituzten mapan, eta eduki negatiboak gailentzen ziren inguruak gorriz. Emaitzak harrigarriak izan ziren: berdea nagusitzen zen guneetako biztanleen batez besteko bizi-esperantza gune gorrietakoena baino lau urte handiagoa zen. Johannes C. Eichstaed ikerlariaren taldearen lanak ondorioztatu zuenez, Twitter bidez mezu negatiboak hedatzen dituzten bizilagunek askoz arrisku handiagoa dute bihotzeko eritasunak izateko.

NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide