Gure lagun eskoziarra

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2019ko api. 15a, 08:05

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Gure lagun eskoziarra'

ez naiz ongi oroitzen nola jakin nuen Dylanen berri, baina bere historiak hasieratik harrapatu ninduen. Eskozia hego-ekialdean sortu zen, Oban izeneko herri txiki-ertain batean, Glasgow hiriburutik pare bat ordura. Duela lau bat urte familia Nafarroa Beherera etorri zen oporralditxo bat igarotzera, eta egonaldi hartan beste hainbatentzat oharkabean pasatzen den zerbaitetaz jabetu zen: hemen badela bidaia-agentzietan aipatzen ez duten herri bat, Europako hizkuntzarik zaharrenaren jabe dena. Dylanen jakin-mina ez zen mugatu bertakoren bati azaleko bizpahiru itaun egin eta “thank you” euskaraz nola esaten den galdegitera. Euskal Herriak arras xarmatu zuen, eta geroztik hona begira bizi da.

NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide