Hilpoza

Erabiltzailearen aurpegia

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua:

Kasu jakin batek ezin du izan legediaren oinarri. Maria Josek izan duen gaixotasuna, Angel senarrak grabaturiko bideoa, eman dion zianuro dosia…horren baitan ezin da legerik idatzi. Baina gertatu berri den egoera lazgarri horrek balio behar liguke gizarteak garrasika eska-tzen duen protokoloa behingoz bideratzeko. Kasu hori eta gerta daitezkeen gainerako guztiak kontuan hartuko dituen legedia behar dugu. Izan ere, bizirik gauden bitartean hainbat erabaki hartzen ditugu, batzuk oso berrikitan eskuratutako eskubideak dira gainera;sexu aldaketarena, esate baterako. Hori legez araututa dago. Bilakaera bat behar du, balorazio psikologiko bat, epaile baten oniritzia.

NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide